Gipuzkoako Kluben Txapelketako eta Errendimendu Txapelketako partidak izango dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Gipuzkoako Kluben Txapelketako eta Errendimendu Txapelketako hainbat partida izango dira asteburuan herrian. Kluben Txapelketako neurketak Izarraitz pilotalekuan izango dira 18:00etatik aurrera. Kadeteen bigarren mailako bi partida izango dira aurrena: Ilunpe 3 eta Ataun nahiz Ilunpe 2 eta Gazteleku taldeak ariko dira nor baino nor. Ondoren, kadeteen lehen mailako jardunaldia izango da: Ilunpe 2 eta Tolosa izango dira kantxan. Segidan, jubenilen lehen mailako neurketa jokatuko dute Ilunpe 1ek eta Ataunek, eta gero, seniorren lehen mailakoa Ilunpek eta Soraluzek.

Ostiralean, gainera, Errendimendu Txapelketako partidak izango dira Izarraitzen nahiz Frontoi Txikian, horiek ere 18:00etan hasita. Izarraitzen honako partida hauek jokatuko dituzte: infantilen bigarren mailan, Aizpitartek (Ilunpe) eta Larramendik (Ilunpe) aurrena, eta Galartzak (Ilunpe) eta Mendizabalek (Ilunpe) gero. Frontoi Txikian, berriz, honako partida hauek izango dira: infantilen lehen mailan, Larrañaga (Ilunpe) eta Artetxe (Ilunpe), Revuelta (Ilunpe) eta Zabala (Ilunpe) eta Ulazia (Ilunpe) eta Aranguren (Ilunpe); infantilen bigarren mailan, aldiz, Bidezabal (Ilunpe) eta Otazu (Aretxabaleta), Arsuaga (Ilunpe) eta Etxabe (Arrasate) eta Elustondo (Ilunpe) eta Lete (Azkoitia.

Larunbatean ere izango dira Errendimendu Txapelketako norgehiagokak, 18:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Bigarren mailako alebinek bi partida jokatuko dituzte: Arangurenek (Ilunpe) eta Sorondok (Alde Zaharra) bat, eta Beristain (Ilunpe) eta Pikabeak (Gure Txeru) bigarrena. Ondoren, lehen mailako pilotariak ariko dira: Ansolak (Ilunpe) eta Ahsanek (Aretxabaleta) neurtuko dituzte indarrak, baita Urrestillak (Ilunpe) eta Errastik (Aretxabaleta) ere.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide