Astelehenean hasiko da Ilunpe entrenamenduekin

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2021ko ira. 16a, 10:14

Oraindik hainbat taldetan izena emateko aukera dute herritarrek. Hilaren 30a bitartean izango da horretarako aukera Luba aholkularitzan.

Astelehenean ekingo dio Ilunpe pilota elkarteak 2021-2022 denboraldiari; izan ere, egun horretan hasiko dira gaztetxoak entrenamendu saioekin.

Astelehenean, 18:00etan, haurren (2008-2009 urteetan jaiotakoak) txanda izango da. Asteazkenetan, berriz, hiru entrenamendu saio izango dira: 16:00etan gazteak (2004-2005 urteetan jaiotakoak); 17:00etan, kadeteak (2006-2007 urteetan jaiotakoak); eta 18:00etan, kimuak (2010-2011 urteetan jaiotakoak). Ostegunetan benjaminek (2012-2013 urteetan jaiotakoak) egingo dute entrenamendua 18:00etan, eta larunbatetan (10:00) bejaminaurrekoek (2014-2015 urteetan jaiotakoak).

Oraindik hainbat taldetan izena emateko aukera dute herritarrek. Hilaren 30a bitartean izango da horretarako aukera Luba aholkularitzan. Aurreko urtean klubeko kide izan zirenek eta denboraldi berrian ere jarraitzeko asmoa dutenek, berriz, ez dute ezer egin beharrik.