Ilunpe pilota elkartea 2019-2020 denboraldia hasteko prest

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2019ko abu. 29a, 11:34
Ilunpe elkarteko pilotarien iazko argazkia.

Dagoeneko zehaztuta daude 2019-2020 denboraldian Ilunpen ariko diren gaztetxoen entrenamendu saioen egunak eta ordutegiak. Klubean lehen aldiz izena eman nahi dutenek irailaren 2tik 15era bitartean izango dute horretarako aukera, Luba aholkularitzan. Kluba utzi nahi dutenek ere, hara joan beharko dute baja ematera.

Ilunpe pilota elkartea dagoeneko hasi da 2019-2020 denboraldia prestatzen, eta lehen entrenamendu saioen datak ere jarri ditu. Hain zuzen ere, irailaren 16an hasiko dira entrenamenduak, eta honako egun eta ordu hauetan izango dira mailaz mailako saioak:

- Astelehena, 18:00etan: infantilak (2006-2007 urteetan jaiotakoak).
- Asteazkena, 18:00etan: kimuak (2008-2009 urteetan jaiotakoak).
- Osteguna, 18:00etan: benjaminak (2010-2011 urteetan jaiotakoak).
- Larunbata,, 10:00etan: aurre-benjaminak (2012-2013 urteetan jaiotakoak).

Dena den, ordutegiek aldaketa txikiren batzuk izan ditzakete, eta pilotalekuak oraindik zehazteko daude.

Bestalde, lehen aldiz klubean izena eman nahi duten herritarrek irailaren 2tik 15era bitartean bete beharko dute izen-emate orria Luba aholkularitzan. Aurreko urtean klubeko kide izan zirenek eta denboraldi berrian ere jarraitzeko asmoa dutenek, berriz, ez dute ezer egin beharrik. Aldiz, aurreko urtean klubeko kide izan zirenek eta denboraldi berrian jarraitu nahi ez dutenek irailaren 2tik 15era bitartean baja eskaera egin beharko dute Luba aholkularitzan.

Iazko denboraldian bezala, urteko kuota ehun eurokoa izango da, eta beste ehun euro kobratuko dira zozketarako boletoen truke.