Jon Alberdik Azpeitian jokatuko du promozioko buruz buruko lehen kanporaketa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 23a, 09:01
Izarraitz pilotalekuak, beste behin, esku-pilota profesionaleko jaialdia hartuko du. Apirilaren 6an, larunbata, 17:45ean hasita, gizonezkoen bi esku-pliota partida jokatuko dituzte Azpeitiko udal pilotalekuan.\ \ Jaialdi horretan, Jon Alberdi azpeitiarrak promozioko buruz buruko txapelketako lehen kanporaketa jokatuko du, Aitor Aranguren aginagarraren aurka. Alberdik bere profesional ibilbidean lehen aldiz izango du banakako txapelketa jokatzeko aukera.\ \ Bigarren partida bat ere izango da, binakakoa; bertan, Bengoetxea VI.a eta Mariezkurrena II.a Artolaren eta Albisuren aurka arituko dira. Goi mailako partida, hori ere.\ \ Jaialdia ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude webgune honetan: https://proticketing.com/pelotavasca/es_ES/entradas/evento/14628/session/782281/select. Kantxako sarrerek 25 euro balio dute, eta goiko palkokoek 20. Sarrerak Izarraitzeko txarteldegian eskuratu nahi dituztenek, apirilaren 6an bertan izango dute aukera, 12:00etatik 13:30era eta 16:00etatik aurrera. 16 urtetik beherakoek doan sartu ahal izango dute.\ \ Ilunpe Pilota Elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatzen duten urteko bigarren jaialdia da, herriko pilota zaletasunak bizi duen momentu onaren adierazle.