Aldaketa saninazioetako pilota jaialdirako sarrerak erreserbatzeko telefono zenbakian

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2018ko uzt. 24a, 11:04
Atzo ekin zion Ilunpe Pilota Elkarteak uztailaren 31n Izarraitz pilotalekuan jokatuko diren profesionalen esku-pilota partiduetako telefono bidezko erreserbak egiteari. Arazo teknikoak medio, ezin izan zituzten deiak jaso, eta ondorioz gaurtik ostiralera bitartean –uztailaren 24tik 27ra– sarrerak erreserbatu nahi dituztenek telefono zenbaki berri honetara deitu beharko du: 644-45 73 92. Erreserbak 18:00etatik 20:00etara bitartean egin daitezke.\ \ Internet bidez ere eros daitezke sarrerak, helbide honetan: https://entradium.com/entradas/san-inaziotako-esku-pilota-jaialdia\ \ Goi-mailako pilota jaialdia izango da hilaren 31koa. Lehen partidan, Jon Alberdi azpeitiarrak eta Erostarbek, Peio Etxeberria eta Arangurenen aurka neurtuko dituzte indarrak. Partida nagusian, berriz, Altuna III.a eta Albisu, Olaizola II.a eta Zabaletaren aurka izango dira.\ \ Ilunpek barkamena eskatu nahi du sortutako eragozpenengatik.