Ilunpek datorren astean ekingo dio berriro lanari

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ilunpe Pilota Elkartea | Kirolak
2018ko urt. 17a, 10:41

Ilunpe Pilota Elkarteak urtarrilaren 22ko astean ekingo dio lanari Gabonetako atsedenaren ostean. Santo Tomas egunez amaituriko Patxi Azkargortaren oroimenezko txapelketaren ostean, berriro ere pilota hotsa izango da Frontoi Txikian datorren astetik aurrera. Entrenamenduen ordutegia ez da aldatuko, Gabon aurretik maila bakoitzak zuen ordutegia mantendu egingo baita.

Edozein kasutan, bada berritasun bat Ilunperen entrenamendu itzulera honetan. Izan ere, babesle berriak izango ditu taldeak kamisetetan, Biele Group eta Aitzaki Kirolak. Horrela, jertseetako babesle diren Korrale taberna eta Arimar egur eta briketa enpresari gehitzen zaizkie bi babesle berriak. Irudian ikus daitezke Ilunpe Elkarteko pilotariak kamiseta berriarekin.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu