Berria txapelketaren lehen kanporaketa jokatuko du Ilunpek igandean Frontoi Txikian

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2017ko mai. 5a, 14:49
Berria txapelketako lehen kanporaketa jokatuko du Ilunpe Pilota Elkarteak asteburu honetan. Herriarteko txapelketaren egitura beretsua du Berria txapelketak eta azken urteetan indarra hartzen ari da. \ \ Kluben artean jokatzen den txapelketa honetan, kanporaketak jardunaldi bakar batean erabakitzen dira. \ \ Ilunpekoentzat aurtengo edizioan lehen kanporaketa izango den honetan, Txukun Lakua izango dute aurkari. Azpeitian bertan jokatuko da kanporaketa, igandean, 10:30etik aurrera Frontoi Txikian. Gasteiztarrak azkoitiarrei irabaztetik datoz, eta talde polita dutela erakutsi zuten. \ \ Ilunperen partetik, Alberdi eta Unanue arituko dira kadete mailan, Egiguren eta Iriarte jubeniletan, eta Etxaniz eta Murgiondo seniorretan.\ \ Herriartekoaren atarian, pilota giroan murgiltzen hasteko aukera ederra izango da igande goizekoa.\