Jakes Elosegi pilotariak Gipuzkoako Errendimendu Txapelketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2016ko abe. 26a, 09:26
Joan den ostiralean, abenduaren 23an, jokatu ziren pilotako Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako finalak, Añorgan. Hasiera batean partidak Azpeitian jokatzekoak baziren ere, frontoiko hezetasunaren erruz Añorgara aldatu behar izan ziren pilotariak. Bertan, Jakes Elosegi Ilunpeko pilotariak 2. urteko infantil mailako txapela lortu zuen, Oiartzungo Ekain Seinen aurkako partida irabazi ostean.\ \ Lehehengo jokoa Elosegik irabazi ondoren (8-3), bigarrena oiartzuarrarentzat izan zen (3-8). Ondorioz, finala azken jokoarekin erabaki zen. Hirugarren joko hori Elosegik maisutasunez irabazi zuen (4-2), txapela Azpeitira ekarriz.\ \ Bereziki nabarmentzekoa da Jakes Elosegi hirugarren urtez jarraian iritsi dela Gipuzkoako errendimendu txapelketako finalera, eta azken bi urteetan txapela lortu duela.\ \ Ezin aipatu gabe utzi Ilunpeko pilotari guztiek errendimendu txapelketan eman duten maila bikaina. \ \ Zorionak guztioi!