Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2023ko mar. 24a, 18:57

Gure taldeek asteburuan jokatuko dituzten partiden ordutegiak dira hauek.

Preferenteko mutilek igandean jokatuko dute 17:30etan Elgoibarren kontra Garmendipen.

Erregional mutilek ere etxean jokatuko dute. Hauek larunbatean 15:30etan Atotxa Riverren aurka arituko dira.

Jubenil mutilen A eta B taldeak elkarren kontra jokatuko dute larunbatean 9:30etan Garmendipen.

Kadete mutilen A taldeak atsedena izango du asteburuan. B taldekoek, berriz, larunbatean 12:00etan Eibartarraken kontra jokatuko dute etxean.

Infantil mutilek larunbatean 11etan Mojategin jokatuko dute Arrasate Bren aurka.

#AupaIkas