Asteburuko futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2023ko urt. 9a, 20:25

Asteburuan jokatutako partidetan lortutako emaitzak dira honako hauek:

Preferenteko mutilek puntu bat eskuratu zuten Urkiren aurka hutsean berdindu ostean.

Erregional mutilek 3 eta 1 galdu zuten Ostadar Bren kontra.

Jubenil mutilen A taldeak 4 eta 1 galdu zuen, Usurbil Aren aurka. B taldeak, berriz, Texas Lasarteko taldearen kontra hutsean berdindu zuen.

Kadete mutilen A taldeak Zarautz Cren aurka jokatu zuen, eta gol askoko partida izan zela esan beharra dago. Azkenean Ikasberrikoek 4 eta 5 irabaztea lortu zuten, eta hiru puntuak eskuratzea. B taldekoek, berriz, atsedena izan zuten jardunaldian.

Infantil mutilek Lagun Onak Cren aurka jokatutako partida 2 eta 1 irabazi zuten.

#AupaIkas