Urteko kirol saria

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko abe. 20a, 16:32

Larunbatean Sanagustinen 2022ko urteko kirol sariak banatu zituen Azpeitiko Udalak. Guk aurtengo honetan boluntarioaren saria Unai Alkorta Etxeberriari eman diogu.

12 urte zituela heldu zen Ikasberri Kirol Elkartera eta kategoria guztietatik pasa da, Erregional mailan jokatzera ere iritsi zen. Jokalari zein entrenatzaile lanak egin zituen, eta infantil eta kadeteen entrenatzaile aritu zen zenbait urtez. Gaur egun ere, elkarteari lotuta jarraitzen du, eta Preferente kateagoriako mutilen entrenatzailea da. 
 
Gainerako entrenatzaileentzat eredu da, izan ere, pixkanaka-pixkanaka, taldez talde, lehenego taldea entrenatzera irisi da. Gainera, beti dago entrenatzaile gazteagoei esku bat botatzeko prest eta modu horretan, elkarteko balioekin bat egiten du.
 
Futbolaz haratago, talde giro bikaina jarri izan ohi du egon den talde guztietan, futbol zelaian, nahiz futbol zelaitik kanpo. Urte guzti hauetan egin duen lana eskertu nahi dio klubak, eta urte luzez elkartean jarraituko duela espero du.
 
Eskerrik asko, Alkorta!