Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko abe. 15a, 19:13

Urtea bukatzeko gutxi falta zaigun honetan, gure mutilek urteko azken partidak jokatuko dituzte eta hauek ditugu asteburuko partiden ordutegiak:

Preferenteko mutilek igande arratsaldean etxean Bergararen kontra jokatuko dute. Azken bi partidak ez dira nahi bezala atera eta ea aste honetan ongi amaitzen duten urtea.
 
Erregional mutilek ere etxean jokatuko dute. Hauek larunbat goizean 11:30etan Urnieta taldea hartuko du. 
 
Jubenil mutilen A taldeak atsedena izango du. B taldekoek, berriz, larunbatean 17:30etan etxean Orioko B hartuko dute.
 
Kadete mutilen A taldeak ere etxean jokatuko du larunbat goizean 9:30etan Elgoibar Bren kontra. B taldekoek, berriz, Zumarragan jokatuko dute larunbatean 18:00etan Urola Cren aurka.
 
Infantil mutilek Anaitasunaren kontra jokatuko dute larunbatean 12:45etan San Juanen.
 
Gerturatu Garmendipera gure mutilak ikusi eta animatzera. #AupaIkas