Alex Altolagirreren hitzaldia entzun dute Ikasberri kirol elkartekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko aza. 22a, 19:43

Joan den ostegunean zuzendaritzako kideek eta entrenatzaileek Alex Altolagirreren hitzaldia jaso zuten. Elkartean daudenek izan beharko lituzketen balioen inguruan jardun zuen hark.

Alex Altolagirrek hitzaldia eman zien joan zen ostegunean Ikasberri kirol elkarteko zuzendaritzako kideei eta entrenatzaileei. Solasaldian, elkartean daudenek izan beharko lituzketen balioen inguruan jardun zuen; hots, nabarmendu zuen helburua gazteak haztea, heztea eta haiei gozarazten laguntzea dela. Bestalde, hemendik aurrera nolako entrenatzaile edo erreferente izan nahiko luketen ere hausnartu zuten.
 
Eskerrik asko beste behin, Xela!