Urriak 1eko eta 2ko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko ira. 29a, 15:35
Asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten partiden ordutegiak dira honako hauek:
 
Preferenteko mutilek igande arratsaldean jokatuko dute Aretxabaletaren aurka, etxetik kanpo. Ea, lehengo asteburuan bezala, garaipena lortzen duten.
 
Erregional mutilek etxean jokatuko dute larunbatean, Lazkaoren kontra. Ea Estanisen taldeak partida on bat egiteko aukera duen. Aupa mutilak!
 
Jubenilen A taldeak Oriokoren etxean jokatuko du larunbatean, 19:30ean. Jubenil Bk Zarautz C hartuko du igandean, 16:00etan.
 
Kadete A taldeak Orioko Bren aurka jokatuko du larunbatean Garmendipen. B taldeak, berriz, Aretxabaletaren etxean jokatuko du larunbat eguerdian.
 
#AupaIkas