Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko ira. 26a, 17:51
Asteburuan gure mutilek jokatutako partidetan lortutako emaitzak honako hauek dira:

Preferenteko mutilek garaipen ederra lortu zuten, Mondragon 1-0 gaindituta. Modu horretan hiru puntuak etxean gelditu ziren. Ea datozen partidetan ere gutxinaka-gutxinaka puntuak batzen doazen.

Erregional mutilek ez zioten denboraldiari nahi bezalako hasiera eman. Urola taldea gehiago izan zen, eta 5-1 irabazi zuten Zumarragakoek. Animo mutilak, hau hasiera besterik ez da eta.

Jubenil mutilen artean, berriz, derbia izan genuen. A eta B taldekoek elkarren aurka jokatu zuten eta B taldekoak 0-2 nagusitu ziren. Lagunarte ederrean jokatu zuten partida, aupa mutilak!

Kadete A taldekoek puntu bat eskuratu zuten Amaikak Baten kontrako partidun, bina berdindu ondoren. B taldekoek, aldiz, ez zuten nahi bezalako partida egiterik lortu Anaitasunaren kontra eta 0-5 galdu zuten.

Infantil mutilek lagunartekoa jokatu zuten Lagun Onaken kontra eta 0-5 galdu zuten. Laster hasiko dira horiek ere partida ofizialekin.

#AupaIkas