Irailaren 24ko eta 25eko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko ira. 22a, 19:09

Joan den asteburuan preferenteko mutilek denboraldiari hasiera eman zioten, eta aste honetan erregionalen, jubenilen eta kadeteen txanda izango da.

Preferenteko mutilek lehen partida hura ahaztu eta etxean dena ematera aterako dira hiru puntuak bertan geldi daitezen. Larunbat arratsaldean jokatuko dute 17:30ean, Mondragonen kontra.

Erregional mutilek etxetik kanpo jokatuko dute lehen partida, Zumarragan, Urola B taldearen kontra, 18:00etan.

Jubenil mutilen artean, berriz, derbia izango dugu. A eta B taldeak elkarren aurka jokatuko dute larunbatean, 12:00etan, Garmendipen. Denboraldia hasteko partida berezia izango dute denek ere.

Kadete A taldeak, Amaikak Baten kontra jokatuko du Iraetako zelaian, larunbatean, 18:00etan. Kadete B taldeak, berriz, Anaitasuna B hartuko du etxean larunbatean, 10:00etan.

Hasi da futbol denboraldia, eta animatu gure taldeak ikustera, zuen animoak beharko dituzte eta. Aupa mutilak! 

#AupaIkas