Asteburuko partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko mai. 9a, 22:12
Asteburuan jokatutako partiden emaitzak dira honakoak.
Preferenteko mutilek beste urte batez maila horretan jarraituko dute, larunbatean Idiazabalen kontra bana berdindu ondoren. Datorren astean erabakiko da kopa jokatuko duten edo denboraldia amaituko den, animo mutilak!
 
Erregional mutilen partidan, Ibai Aldalurri omendaldi polita egin zioten taldekide eta lagunek. Emaitza gutxienekoa zen eta partida hiruna berdindu zuten Atotxa Riverren kontra.
 
Jubenilek, Oriokoren kontra jokatu zuten kopako final zortzirena. Etxekoak 3-0 nagusitu ziren, ondorioz, gure mutilen denboraldia hemen amaitu da. Lan bikaina mutilak!
 
Kadete A taldeko mutilek ere kopako final zortzirenak jokatu zituzten Behobiaren kontra. Kanpokoak gehiago izan ziren eta 1-4 irabazi zuten. Denboraldi bikaina egin dute eta hemen amaitu da aurtengoa, aupa mutilak!
 
Infantil mutilek bina berdindu zuten Zumaiakoren kontra. Hurrengo astean jokatuko dute azken partida.
 
#AupaIkas