Asteburuko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko mai. 5a, 19:52
Asteburuan gure taldeek jokatuko dituzten partiden ordutegiak dira honako hauek:
Preferente mutilek etxean jokatuko dute Idiazabalen kontra larunbatean 12:00etan. Koparako txartela eskuratzeko aukera izango dute Alkortaren mutilek.
 
Erregional mutilek larunbat arratsaldean 17:00etan jokatuko dute Atotxa Riverren kontra zelai naturalean. Denboraldiko partida berezi eta hunkigarrena izango da, Ibai Aldalurren etxean jokatuko duen azken partida izango baita Ikasberri Kirol Elkartearekin, 25 urteko ibilbidearen ondoren. Etorri partida ikustera!!! 
 
Jubenil mutilek eta kadete A mutilek kopako final zortzirenak jokatuko dituzte. Jubenilek, Oriokoren kontra larunbatean Mendibeltzen eta kadeteek larunbat arratsaldean 17:30etan Behobiaren aurka Garmendipen. Zaleon beharra izango dute kanporaketan aurrera egiteko.
 
Infantil mutilek larunbat eguerdian Zumaiakoren aurka jokatuko dute etxean.
 
Denboraldi honetako azken partidak jokatzen ari dira eta zaleon berotasuna eskertuko dute gure mutilek. Gerturatu Garmendipera. #AupaIkas 🔵🔵