Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko abe. 13a, 19:44

Joan den asteburuan gure taldeek jokatu dituzten partiden emaitzak dituzue hauek.

Preferente mutilek berdinketa lortu zuten Mondragonen aurkako partidan, bana egin ondoren.

Erregional mutilek larunbat goizean jokatutako partidan ez zuten zortea alde izan, Bergarakoak gehiago izan ziren eta 0-7 irabazi zuten.

Jubenil mutilek aste honetan ezin izan dute punturik batu Zarautz B taldearen kontra, 2 eta 1 galdu baitzuten.

Kadete A taldeak Anaitasunaren aurka azken momentuan sartutako gol bati esker irabaztea lortu zuten, 3-2. Kadete B taldeak, aldiz, ezin izan zuen irabazi Antzuolaren aurkako partida. Etxekoak gehiago izan ziren eta 5-0 irabazi zuten.

Infantil mutilen partida bertan behera gelditu zen, eguraldiarengatik.

#AupaIkas