Asteburuko partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko abe. 9a, 19:04
Abenduaren 11 eta 12an gure taldeek jokatuko dituzten partidak honako hauek dira
Preferente mutilek azken partidetan ez dituzte nahi bezain emaitza onak lortu eta ea aste honetan zaleen berotasunarekin hiru puntuak etxean gelditzeko moduan diren igandeak 17:30etan Mondragonen aurka jokatuko duten partidan.
Erregional mutilek Bergara hartuko dute larunbat goizean 11:15ean. Bergararrak oso ongi dabiltza denboraldi honetan baina gure mutilak gero eta hobeto moldatzen ari dira eta ea zer nolako partida jokatzen duten.
Jubenil mutilek aste honetan Asti Txikin jokatuko dute Zarautz B taldearen kontra igandean 15:30etan.
Kadete mutilen A taldeak Anaitasunaren kontra jokatuko dute larunbat goizean 9:30etan Garmendipen. B taldekoek, berriz, Antzuolan jokatuko dute larunbat arratsaldean 16:00etan.
Infantil mutilek pasa den asteburuan atsedena izan ondoren, aste honetan Urolaren kontra jokatuko dute larunbatean 11:00etan Garmendipen.
#aupamutilak #AupaIkas