Asteburuko futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko abe. 6a, 17:04

Abenduaren lehen asteburua ere amaitu da eta honako emaitza hauek lortu dituzte gure taldeek.

Preferente mutilek larunbat arratsaldean ezin izan zioten etxean Ilintxari irabazi. Legazpiarrak gehiago izan ziren, eta 0-2 irabazi zuten. Erregional mutilek atzo jokatu zuten Aretxabaletaren aurkako partida, eta etxekoak nagusitu ziren 4-2.

Jubenil mutilek ere ezin izan zuten beraien partida irabazi. Usurbilen aurka jokatutako partidan kanpokoak gehiago izan ziren, eta 0-3 irabazi zuten. Kadete mutilen A taldeak gutxigatik ez zuen lortu partidatik punturik ekartzea. Zumaiakoren kontra jokatutako partidan etxekoek irabazi zuten partida 1-0; kadeteen B taldekoek, berriz, larunbat goizean jokatu zuten Garmendipen Aloña Mendiren kontrako partida, eta oñatiarrek irabazi zuten partida 1 eta 8.

Aste honetan infantilek atsedena izan dute eta datorren asteburuan berrekingo diote jardunaldiari. #AupaIkas