Ikasberri KEren taldeen aste honetako futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko aza. 18a, 17:53

Azaroaren 20-21eko asteburuan gure taldeek honako partida hauek jokatuko dituzte.

Preferente mutilek atsedena izango dute aste honetan.

Erregional mutilen taldeak aste honetan ere etxetik kanpo jokatuko du, Eibarko Unbe futbol zelaian, igandean 17:45ean, Eibartarraken aurka.

Jubenil mutilek ere atsedena izango dute aste honetan.

Kadete mutilen A taldeak etxetik kanpo jokatuko du. Larunbat eguerdian, 12:00etan, Amaikak Baten kontra izango du partida Deban.

Kadete mutilen B taldeak, berriz, Garmendipen jokatuko du larunbat goizean, 9:30ean, Bergara A-ren kontra.

Infantil mutilek derbia izango dute larunbat goizean, 10:00etan Garmendipen, Lagun Onak A taldearen kontra.

#AupaIkas