Aste honetako futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko aza. 4a, 19:45

Azaroan sartu garen honetan, asteburuan izango ditugun partidak dituzue honako hauek. Animatu Garmendipera, gure taldeak animatzera.

Preferenteko mutilek Beasainen aurka jokatuko dute igandean, 15:30ean. Aurreko astean egindako partida on hartan punturik lortzerik izan ez bazuten ere, indar berarekin aterako dira igandeko partidara.

Erregional mutilek ere igandean jokatuko dute; horiek, ordea, Garmendipen neurtuko dituzte indarrak Aloña Mendiren kontra, 15:30ean hasita.

Jubenil mutilek Zumaiako hartuko dute Garmendipen larunbatean, 15:30ean.

Kadete mutilen A taldeak ere Garmendipen jokatuko du larunbatean, 10:00etan, Urola Urretxu B taldearen kontra. B taldekoek, berriz, etxetik kanpo jokatuko dute aste honetan ere; zehazki, igandean, 10:15ean, Mojategin, Arrasate Bren kontra.

Infantil mutilek larunbatean 12:00etan izango dute Zarautz Cren kontrako norgehiagoka, Garmendipen.

#AupaIkas