Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko urr. 25a, 20:27

Asteburuan jokatu dituzten partidetan honako emaitzak lortu dituzte gure taldeek:

Preferenteko mutilek Aretxabaletan jokatu zuten igande arratsaldean eta ezin izan zuten aurreko astean bezala garaipena lortzerik izan. Binako berdinketarekin, puntu banatu zituzten UDAk eta Ikasberrik.

Erregional mutilek larunbat eguerdian Bergaran jokatu zuten eta etxekoak 5-0 nagusitu ziren.

Jubenil mutilek atzo arratsaldean Garmendipen jokatutako partidan berdineta lortu zuten Zarautz B taldearen kontra, eta beraz, puntu bat eskuratu zuten.

Kadete mutilen partidetan gol asko izan ziren. A taldekoek Azkoitian jokatu zuten Anaitasunaren aurka eta gureentzat izan ziren hiru puntuak, partida 3-6 amaitu ondoren. B taldeko mutilek, berriz, ezin izan zioten Antzuolari irabazi eta partida 2-5 amaitu zen.

Infantil mutilek larunbat goizean Garmendipen jokatu zuten partidan Anaitasuna B taldekoak gehiago izan ziren eta 1-7 irabazi zuten.