Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko urr. 14a, 15:51

Aste honetan ere hainbat partidaz gozatzeko aukera izango da. Garmendipen jokatuko dute larunbatean Preferentekoek eta kadete mutilen A taldeak, eta igandean Erregionaleko mutilek.

Preferenteko mutilek etxean jokatuko dute larunbat eguerdiko 12:00etan, Antzuolaren aurka. Aurreko asteko partidaren ostean, espero dute oraingo honetan hiru puntuak etxean gelditzea eta partida ona egitea.

Erregional mutilek igande arratsaldean jokatuko dute Garmendipen, 15:30ean. Aretxabaletako UDA izango dute aurkari, eta ea lehen puntuak lortzeko moduan diren. Aupa Blues!

Jubenil mutilek etxetik kanpo jokatu dute, Haranen, Usurbilen aurka, larunbatean 17:45ean. Etxetik kanpoko partidak zailagoak izaten dira, baina ziur gogotsu aterako direla.

Kadete mutilen A taldeak etxean jokatuko du larunbat arratsaldean, 15:30ean, Zumaiakoren aurka. Partida onak jokatzen ari dira, baina azken unean zortea ez dute lagun izaten. Ea aste honetan etxean hobeto moldatzen diren.

Kadete B taldeak, berriz, Oñatin jokatuko du Aloña Mendiren kontra, larunbat eguerdian, 12:00etan. Aupa mutilak!

Infantilek aste honetan ekingo diote ligari, Zumarragan, Urolaren aurka, larunbatean 10:00etan. Ea zer moduzko hasiera izaten duten gure taldeko gaztetxoenek.

#AupaIkas