Asteburuko partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko ira. 20a, 18:31

Asteburuan gure taldeek jokatutako partiden emaitzak dituzue jarraian.

Preferente mutilek hutsean berdindu zuten Ilintxaren aurka etxetik kanpo, eta, ondorioz, beste puntu bat eskuratu dute.

Erregional mutilek, Oñatin  jokatu zuten atzo asteko partida, eta ezin izan zuten Aloña Mendi mendean hartu. Etxeko taldea nagusitu zen partidan, eta 5-1 irabazi zuten.

Jubenil mutilek ere ezin izan zuten Zumaiakoren etxean garaipenik lortu. Zumaiarrak gehiago izan ziren, partida 3-1 irabazita.
Kadete mutilen A taldeak Urolaren aurka hiru puntuak eskuratzea lortu zuten 2-4 irabazita. B taldeak, berriz, etxean zuen hitzordua, eta Arrasate Bren aurka 0-6 galdu zuen.

Hau hasi besterik ez da egin. Beraz, gure taldeek bide luzea dute egiteko oraindik ere. Aupa mutilak!

#AupaIkas