Futbola bueltan da

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko ira. 16a, 17:42

Aste honetan ekingo diote gure talde gehienek 2021-2022 denboraldiari. Pasa den asteburuan preferenteko mutilek bakarrik jokatu zuten, eta aste honetan hasiko dira lehian erregionalak, jubenilak eta kadeteak. Infantilak, berriz, urrian hasiko dira.

Aste honetan berriz honako partida hauek izango ditugu:

Preferenteko mutilek larunbatean jokatuko dute Ilintxaren aurka Legazpin, 16:30ean hasita. Zestoaren aurkako banakoaren ondoren, hiru puntuen bila aterako dira preferentekoak.

Erregional mutilak etxetik kanpo hasiko dira, hain justu, Oñatin jokatuko dute Aloña Mendiren kontrako norgehiagoka igande arratsaldean.

Jubenil mutilek, berriz, etxetik gertu jokatuko dute; Zumaiakoren kontra neurtuko dituzte indarrak larunbat eguerdian Aita Marin, 12:15ean hasita.

Kadete mutilen A taldeak ere etxetik kanpo jokatuko du. Zumarragan izango da partida, igandeko 11:00etan, Urola Urretxuren kontra. Kadete A taldeak, berriz, etxean jokatuko du partida larunbatean, 10:00etan, Arrasate B taldearen kontra.

Ea zer-nolako denboraldi hasiera egiten duten gure taldeek. #AupaIkas