Datorren denboraldirako taldeak osatzeko deialdia egin du Ikasberri KEk

Erabiltzailearen aurpegia

Asteartean, ekainaren 29an, Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian izango dira hitzorduak infantil, kadete eta jubenil mailetako mutilentzat.

Infantil, kadete eta jubenil mailetako mutilentzat deialdia izango dugu datorren asteartean, ekainak 29, 2021-2022 futbol denboraldirako taldeak osatzeko bidean. Hiru saio antolatu ditugu: infantilena 19:30ean kadeteena 20:00etan eta jubenilena 20:30ean izango dira.

Beraz, futbolean jokatzeko gogoz dagoen mutil orori luzatzen diogu Ikasberrira etortzeko gonbita. Animatu denboraldi polit eta lagun arteko bat pasatzera. #AupaIkas

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide