Azken jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko mai. 24a, 20:39

Heldu da denboraldi amaiera. Urte gogorra pasatu dugu, eta oraindik ere zaila doa, baina gutxien espero genuenean futbolean aritzeko aukera eman ziguten, eta gure mutilek azken hiru hilabeteak aprobetxatzeko aukera izan dute.

Aste honetan jokatu dituzte denboraldiko azken partidak. Preferenteko mutilek jokatutako azken partida ahaztu, eta itxura hobea emanez, hirunako berdinketa erdietsi zuten Ilintxaren aurka.

Jubenil mutilek ezin izan dute garaipen batekin amaitu denboraldia; Zarautz B taldea gehiago izan zen eta 2 eta 6 irabazi zuen.

Orain opor luzeak izango dituzte mutilek, eta abuztu bukaeran berriro ekingo diote denboraldi berriari. Espero dugu datorren irailean futbol zelaiak irekitzea eta gure zaleek futbolaz gozatu ahal izatea. #AupaIkas