Asteburuko futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko mai. 17a, 16:20

Iritsi gara denboraldiaren azken txanpara, eta honako emaitza hauek lortu dituzte asteburu honetan gure mutilek.

Preferenteko mutilek ez zuten denboraldiko partida onena jokatu, eta emaitzak argi erakusten du hori. Urkikoak gehiago izan ziren, eta Alkortaren taldeak ezin izan zion aldeari eutsi; markagailuan gora egin zuten, eta 7-1 amaitu zen partida. Ea datorren asteko partida borobila atera eta denboraldia ondo ixten duten, aupa mutilak!

Jubenil mutilak gogotsu joan ziren Oriora, aurreko asteko garaipena errepikatzeko asmotan, baina ezin izan zuten etxeko taldea mendean hartu. Oriotarrak gehiago izan ziren, eta 4-1 irabazi zieten. Horiek ere datorren astean esango diote agur denboraldiari;  ea zarauztarren aurka partida ona egiten duten.

Kadete mutilek, berriz, igandean jokatu zuten Arrasate C taldearen aurka. Gol askoko neurketa izan zen, eta parekatua ere bai. Hala ere, azkenean etxekoak gehiago izan ziren, eta 5-3 irabazi zuten. Talde horrek, aurtengoz, agur esan dio denboraldiari. Orain beharbada entrenatzen jarraituko dute, baina partida gehiago ez dute jokatuko. Datorren denboraldirako, ordea, ziur prest izango ditugula irailean. Aprobetxatu orain oporrak mutilak!

#AupaIkas