9. jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko mai. 13a, 20:22

Irudian dituzue Ikasberriko taldeek asteburu honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak. Preferente eta jubenil mutilei bi partida gelditzen zaizkie jokatzeko. Infantilek, berriz, aste honetan amaituko dute denboraldia.

Preferenteko mutilek Urkiren aurka jokatuko dute larunbatean eguerdiko 12:30ean Eibarren. Ea Alkortaren taldeak zerbait ateratzen duen, azken jardunaldiak gauzak ez baitzaizkie nahi bezala atera.

Jubenil mutilek ere etxetik kanpo jokatuko dute. Orioko Mendibeltz futbol zelaian Oriokoren aurka jokatuko dute igande arratsaldean. Aurreko asteko garaipenak indarra eman die, eta ea aste honetan ere hiru puntuak batzeko gai diren.

Kadete mutilek, berriz, aste honetan esango diote agur denboraldiari. Arrasateren aurka jokatuko dute Mojategi zelaian, igande goizean. Denboraldi arraroa izan da, baina iraun duen bitartean pozik aritu dira gure gazteak. Ea azken partidan zerbait polita egitea lortzen duten.

#Aupamutilak #AupaIkas