Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko mai. 10a, 16:20

Asteburu honetan hiru partida izan dituzte gure mutilek, eta honako emaitza hauek lortu dituzte.

Preferente mailako mutilek Arrasaten jokatu zuten Mondragon taldearen aurka, eta gureek ez zuten berdintzerik lortu; 4 eta 3 nagusitu zen, horrenbestez, etxeko taldea.

Larra, Enbortxo eta Uriberen jubenil mutilek izugarrizko garaipena lortu zuten Lagun Onaken aurkako derbian. Partida hauek beti izan ohi dira bereziak, eta horrelako garaipen batek datozen partidetarako indarra emango die ziur asko. Bejondeizuela mutilak!

Kadete mutilek, berriz, Elgoibarren aurka jokatu zuren larunbat goizean, eta ezin izan zioten talde hari irabazi. Kanpoko taldea gehiago izan zen; 1 eta 4 irabazi zuen neurketa.

Azken txanpan sartu dira talde guztiak, eta partida gutxi gelditzen zaizkie. Beraz, disfrutatu geratzen zaizuena! #AupaIkas