Asteburuko futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko mai. 4a, 17:34

Denboraldia aurrera doa, eta gutxi falta da amaitzeko. Bitarte horretan, gure taldeek partidak jokatzen jarraitzen dute, eta honako hauek dira aste honetan lortu dituzten emaitzak.

Preferenteko mutilek aste honetan etxean jokatu dute, Soraluzeko taldearen aurka. Partida ez zen nahi bezala amaitu, eta kanpoko taldea gehiago izan zen; 0-2 irabazi zuten, eta hiru puntuak ere beraiek lortu zituzten. Jubenil mutilek etxetik kanpo jokatu dute aste honetan, Zarautz A taldearen aurka, eta etxekoak gehiago izan ziren, 4-1 irabazi baitzuten. Kadete mutilek ere etxetik kanpo jokatu zuten, eta hauek puntu bat eskuratzea lortu zuten Amaikak Bat taldearen aurka bina berdindu ostean. #AupaIkas