Bosgarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko api. 15a, 17:15

Apirilaren erdira iritsi gara, eta futbolak, momentuz behintzat, ez du etenik. Aste honetako hiru partidak etxetik kanpo jokatuko dituzte Ikasberriko hiru taldeek.

Preferenteko mutilek bihar, larunbata, 16:30ean, Ilintxaren aurka jokatuko dute, Legazpin. Ea pasa den astean bezala, herrira garaipen batekin itzultzeko aukera duten.

Jubenil mutilak, berriz, Zarautz B taldearen kontra arituko dira bihar, zapatua, 16:00etan hasita, Asti Txiki futbol zelaian.

Kadete mutilek aurreko astean ez zuten partidarik jokatu, baina aste honetan itzuliko dira lehiara. Gainera, derbia dute Lagun Onakekoen aurka; ea partida polita eskaintzen duten bi taldeek.

#AupaIkas