4. Jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia

Astebeteko atsedenaren ondoren, bueltan da berriro futbola.

Pasa den asteburuan ez zuten partidarik jokatu gure taldeek, eta aste honetan berrekingo diote jardunaldiari. Aste honetan, hiru taldeek larunbatean jokatuko dute, eta, gainera, etxean. Preferenteko mutilek Urkiren aurka jokatuko dute 12:00etan. Jubenil mutilek 10:00etan Orioko hartuko dute, eta taldeko gaztetxoek, kadete mutilek, Urkiren kontra jokatuko dute 15:30ean. Ea azken asteburuan bezala partida ederrak jokatu eta puntu batzuez gozatzeko aukera duten. Gogoratu nahi dugu futbol zelaian ezin dela ikuslerik egon. Ea egoerak hobera egin eta zaletuak gure taldeak animatzeko aukera dugun laster. #AupaIkas

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide