Ikasberriren asteburuko futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko mar. 29a, 16:37

Larunbatean jokatu zituzten joan den asteburuko partida guztiak gure mutilek; bi taldek berdinketa lortu zuten eta talde batek galdu egin zuen.

Preferentekoek, hiru partidaren ostean, puntu bat eskuratzea lortu zuten Mondragonen aurka bana berdindu baitzuten. Jubenil mutilek, berriz, derbia jokatu zuten Lagun Onak taldearen aurka. Horiek, zelai naturalean jokatzeko aukera izan zuten eta puntuak bi taldeen artean banatu behar izan zituzten, hutsean berdindu baitzuten.

Kadeteek, bestalde, Azkoitian jokatu zuten Anaitasunaren aurka, eta gutxigatik, baina, azkoitiarrak gehiago izan ziren; hiru puntuak han gelditu ziren 1 eta 0 galdu baitzuten. Aste honetan ez dute partidarik izango hiru taldeek, Apirilak 10-11 asteburuan berrekingo diote jardunaldiei.

#AupaIkas