Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko mar. 25a, 13:09

Hirugarren jardunaldiko neurketak jokatuko dituzte gure mutilek.

Preferentekoek larunbat arratsaldean Mondragon hartuko dute Garmendipen, 17:30ean hasita. Aurreko bi partidak galdu badituzte ere, ea aste honetan buelta eman eta puntuak batzea lortzen duten.

Jubenil mutilek Lagun Onaken aurka derbia jokatuko dute. Partida larunbatean 11:00etan izango da eta zelai naturalean jokatzeko aukera izango dute.

Kadeteek, berriz, Anaitasunaren kontra jokatuko dute Azkoitian, San Juan zelaian. 11:45ean izango da horien partida.

Partidak gehitzen doaz pixkanaka eta ziur aurreko urteetako sentsazioak hartzen joango direla gutxinaka. Ea aste honetan zer-nolako emaitzak lortzen dituzten gure mutilek.

#AupaIkas