Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko mar. 22a, 13:42

Asteburu honetan gure taldeek jokatutako partiden emaitzak dituzue irudian.

Preferenteko mutilek Soraluzen jokatu zuten eta etxeko taldea 3 eta 1 nagusitu zitzaion Alkortaren taldeari. Jubenil mutilek Zarautzen aurka ezin izan zuten partida irabazi, 0-4 gailendu ziren zarauztarrak. Kadete mutilek, berriz, Burumendiren kontra jokatu zuten eta 1-9 galdu zuten.

Ez da oso asteburu borobila izan, baina ziur emaitza onak iritsiko direla, animo mutilak! #AupaIkas