Ikasberri KEren taldeen aste honetako futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko mar. 18a, 19:03

Asteburua gerturatzen ari da eta hemen dator bigarren jardunaldia. Aurreko asteburuan ekin zioten Preferenteko eta jubenilen taldeek, eta aste honetan kadeteen txanda izango da.

Larunbatean jokatuko dituzte partidak hiru taldeek. Preferentekoek 11:30ean jokatuko dute Soraluzen, hango taldearen aurka. Beste bi taldeek, berriz, arratsaldean Garmendipen jokatuko dituzte partidak, bata bestearen atzetik. Jubenilek 17:30ean Zarautz A taldea hartuko dute; eta aurretik, 15:30ean, kadeteek Burumendiren kontra jokatuko dute.

Nahiz eta aurtengo denboraldia motza izan, ea jokatu beharreko partidak gozatzeko aukera duzuen, aupa mutilak!

#AupaIkas