Ikasberri KEren futbol taldeak asteburu honetan itzuliko dira lehiara

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko mar. 11a, 19:58

Denbora asko igaro da azken futbol partida ofiziala jokatu zutenetik, urtebete inguru. Ez da erraza izan inorentzat horrenbeste denbora zain egotea, baina azkenik gutxi batzuei iritsi zaie berriro ere futbolean beste talde batzuen aurka jokatzeko aukera.

Aurtengo denboraldi arraro honetan ez da ez igoerarik, ez jaitsierarik egongo. Gipuzkoako Futbol Federazioak kopa moduko bat antolatu du parte hartu nahi zuten taldeen artean.

Gureei dagokionez, aurten hiru talde izango ditugu lehian. Preferente mutilek etxean hasiko dute txapelketa, larunbatean 17:30ean Aretxabaleta UDAren kontra jokatuko dute etxean. Ea Alkortaren taldeak zer nolako hasiera ematen dion denboraldiari. Jubenil mutilek, berriz, etxetik kanpo jokatuko dute lehenengo partida; igande eguerdian Zumaiakoren zelaian izango dira. Kadete mutilek aste honetan atsedena izango dute, beraz, hurrengo astean ekingo diote futbol partidak jokatzeari.

Ziur gaude hiru taldeetako entrenatzaile zein jokalariak gogotsu daudela denboraldia hasteko. Beraz, ea partida politak jokatzeko eta gozatzeko aukera duten guztiek.

Gogorarazi nahi genuke partida guztiak ateak itxita jokatuko direla, ikuslerik ezin baita egon futbol zelaian.