Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 5a, 20:37
Martxora ere iritsi gara eta asteburu honetan hainbat futbol partida izango ditugu.\ \ Preferenteko mutilak Tolosara joango dira larunbat arratsaldean. Bi taldeak puntu beharrean daude eta berauek eskuratzera zelairatuko dira. Ea, gure mutilek hiru punturekin bueltatzen diren.\ \ Erregional mutilek etxean jokatuko dute Elgoibarren kontra. Ea bolada txarrari buelta emateko moduan diren eta hiru puntuak batu.\ \ Jubenil mutilen bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute igande arratsaldean Garmendipen. Partida onak egiten ari dira bi taldeak eta oraingoan elkarren aurka partida gogorra jokatuko dute. Ea ikuskizun polita eman eta partida ederra eskaintzen duten.\ \ Kadete mutilak ere txukun dabiltza eta aste honetan beste aukera bat dute kopan gora begira jartzeko. Elgoibar izango dute aurkari larunbat arratsaldean Elgoibarren.\ \ Infantil mutilak sailkapenaren lehenengo postuan daude kopan bete-betean sartuta. Aste honetan Urola Urretxu B taldea izango dute kontra. Igande goizean jokatuko dute etxean, animatu!\ \ Gainera, hilabete berri bati ekin diogu eta hil honetako babesle nagusia Zumardia harategia izango dugu.\ \ #AupaIkas