Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 6a, 17:11
Asteburu honetan gure talde guztiek jokatuko dute eta, gainera, gehienek Azpeitian bertan jokatuko dituzte partidak.\ \ Preferenteko mutilek etxean jokatuko dute igande arratsaldean Getariako Ketaren kontra. Ea hiru puntuak etxean gelditzen diren.\ \ Erregionalek larunbatean Mutriku hartuko dute. Joan den astekoari buelta eman nahi diote aste honetan, eta Kopan bete-betean sartu.\ \ Jubenil mutilen A taldeak Idiazabalen kontra jokatuko du larunbat eguerdian etxean. Hauek sailkapeneko goialdera begira jarrita daude, Kopan pentsatzen; ea aste honetan ere lan txukuna egiten duten. B taldekoek, berriz, Lazkaoren kontra jokatuko dute; hauek ere, Kopan itxura ona eman nahian aterako dira zelaira eta ea partida ona jokatzen duten.\ \ Kadete mutilek ondo ekin zioten Kopari eta aukera bikaina dute aste honetan, Urola A-ren kontra, bete-betean sartuta egoteko.\ \ Infantil mutilek aste honetan amaituko dute, Zumaiakoren aurka, liga erregularra, eta esan beharra dugu oso lan ona egin dutela. Ea ba aste honetan ere Zumaiatik pozik itzultzeko aukerarekin diren.\ \ Gainera, jada otsailean sartuta, hilabete honetan Zuhatz tabernaren eskutik etorriko da zaleentzako saria.\ \ #AupaIkas