Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | Kirolak
2020ko ots. 4a, 14:40

Asteburuan jokatu dituzten partidetan honako emaitza hauek lortu dituzte gure taldeek.

Preferenteko mutilek ezin izan zuten Idiazabalgo taldearen kontra irabazterik lortu. Etxekoak 3-2 nagusitu zitzaizkien larunbateko partidan.

Erregional mutilak ia partida osoa bat gutxiagorekin egon ondoren, puntu garrantzitsua lortuko zutela uste zutenean Elgoibarko taldeak azken unean sartu zieten gola eta 2-1 galdu zuten.

Jubenil mutilen A taldeak 3-1 irabazi zuen Lazkaoren kontra eta sailkapenaren goiko aldean ditugu. B taldekoek, berriz, Anaitasunaren kontra ezin izan zuten irabazi, azkoitiarrak gehiago izan ziren eta 3-1 galdu zuten.

Kadete mutilak kopan erabat murgilduta dabiltza eta emaitza ederrak lortzen ari dira. Aste honetan Urola B taldearen etxean 2-4 irabazi zuten.

Infantil mutilek berdinketa garrantzitsua lortu zuten Zarautz A sailkapeneko lehenengo taldearen kontra.

#AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu