Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 27a, 20:08
Asteburu honetan partida asko jokatu dituzte gure taldeek eta hauek izan dira lortu dituzten emaitzak.\ \ Preferenteko mutilek etxean hartu zuten Soraluzeko taldea eta hutsean berdindu zuten, beraz, puntu bana lortu zuten bi taldeek.\ \ Erregional mutilek bolada onari eusteko asmotan irten zuten zelaira, baina aste honetan ezin izan dute. Eibartarraken aurka jokatutako partidan 0-6 galdu zuten.\ \ Jubenil mutilen A taldeak Zumarragan jokatu zuren Urolaren aurka eta hiruna berdindu zuten. Hauek etxetik kanpo puntu garrantzitsua eskuratu zuten kopan aurrera jarraitzeko.\ \ Jubenil mutilen B taldeak eta kadete mutilen taldeak atsedena izan dute aste honetan.\ \ Infantil mutilek derbia jokatu zuten Lagun Onak A taldearen kontra eta 1-3 galdu zuten.\ \ #AupaIkas