Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 21a, 16:30
San Sebastian jaiei atzo eman genien amaiera, baina gure taldeek asteburuan izan dituzte partidak. Hemen dituzue lortu dituzten emaitzak.\ \ Preferenteko mutilek Zizurkilen jokatu zuten Danenaren aurka. Partida gogor eta on bat ondoren, puntu batekin itzuli ziren bana berdindu ondoren.\ \ Erregional mutilek hutsean berdindu zuten Elgoibarren aurkako partidan. Lan txukuna egiten ari dira azken partidetan eta ea aurrerantzean ere horrela jarraitzen duten.\ \ Jubenil mutilen A taldeak Segura Goierri B taldearen aurka jokatu zuen Garmendipen. Gol festa izugarria egon zen, 12 gol ikusteko aukera egon baitzen. Azkenean, gureek ezin izan zuten irabazi eta 5-7 amaitu zen partida. Jubenil mutilen B taldeak puntu garrantzitsua eskuratu zuen Idiazabalen zelaian bina berdindu ondoren.\ \ Kadete mutilek ongi ekin zioten Anaitasunaren aurkako partidari. Atsedenaldira markagailuan aurretik iritsi ziren 0-1, baina handik buelta Azkoitiarrak gehiago izan ziren eta 4-1 galdu zuten.\ \ Infantil mutilek Elgoibar Txuria B taldearen kontra jokatu zuten eta gure mutilak indartsu jokatzen ari direla esan behar dugu. Partida ona egin zuten eta 1-7 irabazi.\ \ #AupaIkas