Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | Kirolak
2020ko urt. 13a, 11:35

Asteburu oparoa izan dugu aste honetan, gure taldeek partida ederrak egin baitituzte.

Preferenteko mutilek etxetik kanpo jokatu zuten eta partida ona egin bazuten ere hiru puntuak etxeratzerik ez zuten lortu. Ilintxakoak gehiago izan ziren eta 2-0 irabazi zuten.

Erregional mutilek ezusteko ederra eman zuten, Zestoaren aurkako partida hutsean amaitu ondoren. Beti izan ohi da berezia beraien aurkako partida eta gureek ez zuten hutsik egin etxean jokatutako partidan.

Jubenil mutilek kopako lehen partidan derbia jokatu zuten eta B taldekoak markagailuan aurreratu egin baziren ere amaieran A taldekoak nagusitu ziren eta 1-3 amaitu zen partida.

Kadete mutilek bikain ekin diote kopari, lehenengo partida Elgoibarko taldearen kontra 2-1 irabazi baitute. Ea horrelako jarraipena ematen dioten.

Infantil mutilak ere lan txukuna egiten ari dira eta Zestoaren aurka binako berdinketa erdietsi zuten larunbateko partidan.

Esan beharra dugu gogotsu ekin diotela urte berriari eta ziur gaude hemendik aurrera ere horrela jarraituko dutela. #AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu