Asteburuko agenda\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 9a, 16:26
Asteburuko agenda\ \ Asteburua bete bete eginda datorkigu eta futbol partida asko izango ditugu Garmendipen.\ \ Preferenteko taldea izango da Azpeitian jokatuko ez duen talde bakarra. Hauek, Ilintxa izango dute aurkari eta Legazpin jokatuko dute larunbat arratsaldean. Ea urtea hasi zuten moduan jarraipena emateko gai diren.\ \ Erregional mutilek Zestoa izango dute aurkari larunbat arratsaldean. Beti izaten da berezia zestoarren aurkako partida eta hau ez da gutxiago izango. Lehenego asteko berdinketak indarra eman die eta partida ona egiteaz gain hiru puntuen bila joango dira.\ \ Jubenil mutilek kopari ekingo diote eta lehenengo partida derbia izango dute gure bi taldeek. Beraz, larunbat eguerdian 12:00etan Garmendipen izango dira jubenilen A eta B taldeak elkarren parez pare. Ea partida estua izaten den bi taldeen artekoa.\ \ Kadete mutilek ere kopa hasiko dute larunbatean eta Elgoibar izango dute aurkaria. Denbora pixka bat igaro da azken partida jokatu zutenetik eta ea oporren buelta honetan zer moduz ekiten dioten.\ \ Infantil mutilek ere etxean jokatuko dute Zestoaren aurkako partida. Oso denboraldi ona egiten ari dira eta ea berdin jarraitzen duten.\ \ #AupaIkas