Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 3a, 13:11
Lehenik eta behin, urte berri on guztioi!\ \ 2020. urtean sartu garen honetan, futbolak ez du etenik izango, eta gure mutilei amaitu zaizkie Gabonetako oporrak.\ \ Hilabetero bezala, urtarrilean ere izango dugu partiden babeslea: EuskadiSport izango da hilabete honetan.\ \ Larunbat eguerdian jokatuko dute preferenteko mutilek etxean Antzuolaren kontrako norgehiagoka. Ea urteari indartsu ekin eta hiru puntuak etxean gelditzeko moduan diren.\ \ Erregional mutilek ere etxean jokatuko dute igandean, 12:00etan, eta Bergara izango dute aurkari. Horiek ere hiru puntuen bila aterako dira igandeko partidan.\ \ Jubenilen bi taldeek eta kadeteen taldeak datorren astean ekingo diote kopari.\ \ Infantil mutilek derbia izango dute Lagun Onak B taldearen kontra. Ea bi taldeen artean partida ederra eskaintzen duten.\ \ #AupaIkas