Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea |
2019ko abe. 2a, 19:47

Asteburuko emaitzak

Aste honetan ere hainbat partidu jokatu dituzte gure taldeek. Gainera, abenduan sartu gara eta hilabetero lez beste zozketa bat dugu martxan. Oraingoan EgaƱa Gozotegiaren eskutik etorriko da oparia.

Preferenteko mutilek larunbat goizean jokatu zuten Oriokoren aurka eta hiru puntuak batzea lortu zuten 2-0 irabazi ondoren.

Erregional mutilek, berriz, aste honetan atsedena izan dute.

Jubenil mutilen A taldeak launako berdinketa eskuratu zuen Urolaren kontra Zumarragan jokatutako partidan. B taldeak, berriz, 1-3 galdu zuen Eibartarrak A taldearen kontra.

Kadete mutilek partida zaila zuten Soraluzeren aurkakoa eta etxekoak gehiago izan ziren 8-0 irabaziz.

Infantil mutilek, Zumaiakoren kontrako partidan 3-2 irabazi zuten eta hiru puntuak, beraz, etxean gelditu ziren.

#AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu