Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ikasberri Kirol Elkartea | Kirolak
2019ko aza. 28a, 11:42

Pixkanaka-pixkanaka denboraldia badoa aurreraka, eta konturatu gabe, urteko azken hilabetean sartuko gara asteburu honetan. Hilabete honetako zozketaren berri datorren astean emango dugu Korrale Tabernaren eskutik bi pertsonarentzat otordu bat. Datorren hilabetean, berriz, EgaƱa Gozotegiaren eskutik etorriko da oparia.

Aste honetan hainbat partida izango dituzte gure taldeek.

Preferentekoek ez-ohiko ordutegi batean jokatuko dute jardunaldi honetan. Larunbat goizean Oriokoren aurka Garmendipen goizeko 10:00etan. Erregionalek, berriz, atsedena izango dute.

Jubenil mutilen A taldeak Urolaren kontra jokatuko du igande eguerdian Zumarragan eta B taldeak, larunbatean etxean Eibartarrak taldearen kontra, arratsaldeko 16:00etan.

Kadete mutilek Soraluzeren etxean jokatuko dute larunbat eguerdian eta infantil mutilek Garmendipen eguerdiko 12:00etan Zumaiakoren kontra.

#AupaIkas

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu